XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HASIERAKO EBALUAZIOA - IKASLEARI BURUZKO INFORMAZIOA

AURREKO ESKOLAKETA

Eskolatua egon den ikastetxeak
Egindako kurtsoak
Izandako laguntzak
Egindako curriculum-egokitzapenak

Hiru urte zituela hasi zen neska Haur-Hezkuntzan.

Hurrengo kurtsoan PATen laguntza eskatu zuten irakasleek, haurrak ez zuelako ikaskuntza-erritmo egokia eta hizkuntz-arazoak eta egokitzapen-arazoak zituelako, oro har.

Zuenaren antzeko ratioa zeukan ikasgela arrunt batean eskolatzea gomendatu zuen PATak (16-18 haur).

Haurraren heldutasun-prozesua motela zela adierazi zuten, eta moteltasun horrek atzerapenak eragin zituela hizkuntza eskuratzeko orduan; gauzak horrela, logopeda baten laguntza gomendatu zuten, hezkuntza-trataera norabide horretan berrorientatzeko asmoz.

Gaur egun 5 urtekoen ikasgelan dabil, B ereduan.

Ulermenak hobera egin du, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere, oraingoan adierazpen-alorreko arazoak ditu batik bat.

Neskak hiztegi murritza erabiltzen du.

Gaztelaniaz gaizki ahoskatzen dituen hitz sinpleak erabiltzen ditu eta objektu nahiz gertakari sinpleak izendatzeko edo deskribatzeko eragozpenak ditu.

/c/, /s/, /r/, /d/ fonemak oker ahoskatzen ditu, bai berez esaterakoan eta baita errepikatzerakoan ere, eta /r/ eta /l/ fonemez osatutako kontsonante-multzoetan ez ditu fonema horiek aipatzen.

Arreta jartzea kostatzen zaio; ulermenak hobera egin duen arren, lanak burutzeko jarraipideak ulertzeko eragozpenak ditu. Giza irudia irudikatzen hasi da (zapaburua).

Eskuzko trebetasuna ere hobeagoa da dagoeneko.

Ikasgelan gertatutakoak nahiko ongi ulertzen ditu eta iharduerak eta errutinak burutu ditzake laguntza izanez gero.

HISTORIA PERTSONALA ETA SOZIALA

Osasunari buruzko datu esanguratsuak
Hizkuntz-garapena
Mugimenezko garapena
Autonomia eta gizarte-garapena
Garapen intelektual eta emozionala

Egun ez du horrelakorik egiten eta taldean integratu da dagoeneko.

Harremanak ditu ikaskideekin baina, hala izanik ere, gorabehera handiak ditu besteekiko tratuan eta ez du gehiegi irauten kideekin jolasean.

Egikizun errazak planteatuz gero, ikaskideak imitatzea atsegin zaio.

Oro har, aurrerapenak izan ditu, baina bilakaera motela izan da.

Mugimenezko garapena normala da, gainerako haurrek izandakoaren antzekoa.

Ikasgelako erritmo eta iharduera egokitzeko prozesua berriz, nekezagoa izan da.

Bigarren ikasturtean errutina jakin batzuei jarraitzen eta esfintereak kontrolatzen hasi da.

Gaur egun nahiko ongi moldatzen da; oro har, ikasgelako bizitzan parte hartzen du, baina laguntza indibidualak behar ditu funtzionamenduari buruzko jarraipideak eta arauak ulertzeko eta, bereziki, ahozko adierazpenarekin zerikusia duten eginkizunak burutzeko.